Literatur solasaldiak
2010(e)ko Uztailak 30 DK Liburutegiak Literatur solasaldia
Datorren irailean berriro ekingo zaie Konstituzio plazako Liburutegi Zaharreko literatur solasaldiei. Euskarazko solasaldien gidaria Iñigo Aranbarri izango da, eta gaztelaniazko saioena, berriz, Beatriz Monreal. Euskarazko programazioan irakurriko dira: Mikel Antzaren Ospitalekoak (irailaren 27an), Kepa Altonagaren Darwin geurean (urriaren 18an), Jim Thompsonen 1.280 arima (azaroaren 22an) eta Iban Zalduaren Ipuinak -Antologia bat- (abenduaren 13an), egilearen parte hartzearekin. Gaztelaniazko solasaldietan ondorengo liburuak irakurriko dira: Khaled Hosseiniren Mil soles espléndidos, (irailaren 28an), Jhumpa Lahiriren Tierra desacostumbrada, (urriaren 26an), Anne Wiazemskyren El libro de los destinos, (azaroaren 30ean) eta Julio Cortázarren La autopista del Sur (abenduaren 14ean). Aipatutako liburu guztiak Donostiako Udal Liburutegien sareko katalogoan aurkitu daitezke. Solasaldietan parte hartzea doakoa eta irekia da.
2 ikuzkin
Iruzkin bat utzi
Iruzkin bat bidaltzen duzunean, betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak, zure izena eta zure webgunea argitaratzeko. Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu.











[...] literarias By Colabora en red, on Julio 31st, 2010 Tertulias literarias. Cultura y ocio, Lectura Donosti ALBISTEAK TOKIKO BLOGETAN [...]
[...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura and Donostia Kultura, Donostia Kultura. Donostia Kultura said: Literatur solasaldiak Liburutegi Nagusian / Tertulias literarias en la Biblioteca Central. http://mjhhndy.xrt.me http://nweym2.xrt.me [...]