Atala: Literatur solasaldia

J.D. Salinger-en “El guardián entre el centeno” liburua Okendo Kultur Etxeko Literatur Hitzorduan

Osteguna hilak 10ean eta ostirala hilak 11n Okendo Kultur Etxeak Luisa Etxenikeren eskutik antolatzen duen Literatur Hitzorduan,  J.D. Salinger-en El guardián entre el centeno liburua aztertuko da. Liburuak Holden Caulfield-en bizipenak kontatzen ditu, hainbat eskoletatik kaleratuta izan den gaztetxoa. Nahiz eta liburuak, idatzi zen garaian, zentsura jasan prostituzioa, alhokolismoa eta drogazaletasuna bezalako gaiak aipatzeagatik, gaur egun derrigorrezko irakurketa da Estatu Batuetako eskoletan eta irakurrienetakoa jatorrizko lurraldean.

Hitzordu literarioa gazteleraz da eta bertan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik ikastaroan izena emanda izatea. Osteguna, hilak 10eko saioa 18:00tan izango da, eta ostiralekoa berriz, 19:30ean.

Liburua eskura duzue Donostia Kulturako liburutegietan.

Literatur solasaldia Mikel Peruarena idazlearen “Ez obeditu inori” liburuarekin

Datorren astelehenean, hilak 31, urtarrilako literatur solasaldia izango da Konstituzio plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori liburua aztertuko da. Saioa Iñigo Aranbarriren gidaritzapean egingo da eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera.

Hurrengo solasaldietarako hautatuak izan dira: Mohamed Chukri idazlearen Ogi hutsa (otsailak 28) eta Agota Kristof-en Koaderno handia (martxoak 28)

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete  edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

Udal liburutegi zaharreko literatur solasaldian Nancy Huston idazlearen “La huella del ángel” liburuaz ariko dira

Datorren asteartean, hilak 25, urtarrilako literatur solasaldia izango da Alde Zaharreko Udal Liburutegi zaharreko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Bertan Nancy Huston, Frantzian bizi den idazle kanadiarraren La huella del ángel liburuaren inguruan arituko dira solasean. Saioa gaztelaniaz izango da, Beatriz Monrealen gidaritzapean eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera. Liburutegiak idazleari buruz prestatu duen dosierra irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Hurrengo bi solasaldietako aukeratu dira: Héctor Abad Faciolince idazlearen El olvido que seremos (martxoak 1) eta Jonathan Coe-ren La lluvia antes de caer (martxoak 29)

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete  edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

Toni Morrison-en “La canción de Salomón” liburua Okendo Kultur Etxeko Literatur Hitzorduan

Hilaren 13an eta 14an Okendo Kultur Etxeak Luisa Etxenikeren eskutik antolatzen duen Literatur Hitzorduan, Toni Morrison-en “La canción de Salomón” liburua aztertuko da. Michigan-eko beltzak bizi diren auzoetan oinarritua, beltzen eta txurien arteko gorrotoa nabarmena izanik, Macon Muerto familiaren kondaira hiru belaunalditan zehar kontatzen digu, fantasia mitiko eta errealitatearen artean.

Literatur Hitzordua gazteleraz da eta bertan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik ikastaroan izena ematea. Osteguna, hilak 13ko saioa 18:00tan izango da eta ostiralekoa berriz, 19:30ean.

Liburua eskura duzue Donostia Kulturako liburutegietan.

Literatura eta Zinea Aiete kultur etxeko liburutegian

Datozen egunetan Aiete kultur etxeak bertako Bizilagunen Elkartearen laguntzarekin Literatura eta Zinea programazioari emango dio hasiera. Ostegunean, hilak 13an, Lola Arrietak gidatuko duen literatur solasaldian, Madame Lafayette idazlearen La princesa de Cleves liburua aztertuko da. Ekitaldia edonorentzat irekia izango eta arratsaldeko 19:00tan emango zaio hasiera.

Hurrengo egunean, ostirala, hilak 14an, Fernando Mikelajauregik aurkeztu eta zuzenduko duen solasaldian Manuel Oliveira-ren La carta filma emango da, arratsaldeko 18:45etik aurrera.

Otsailako programazioa, berriz, Madame Bovary-ren inguruan izango da. Hilak 10, ostegunean, arratsaldeko 19:00tan Flaubert-en liburua aztertuko da eta eta hilak 11, ostiralean, Vicente Minelli-ren izen bereko filma ikusiko da.

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete  edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatura eta zine programaziorako hautatzen diren liburu eta filmak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

Literatur solasaldia Julio Cortazarren “La autopista del Sur” ipuin-liburuaren inguruan

Datorren asteartean, hilak 14an, aurtengo azken literatur solasaldia izango da Konstituzio plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik), Julio Cortazarren “La autopista del Sur” ipuin-liburuaren inguruan.

Saioa gaztelaniaz izango da, Beatriz Monrealen gidaritzapean eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera. Liburutegiak dossier bat prestatu du solasaldirako, eta interesaturik zaudetenok, deskargatzeko aukera duzue.
2010an guztira hamar saio egin dira eta jarraian aipatzen diren liburuak irakurri dira: urtarrila, Paolo Giordanoren “La soledad de los números primos”; otsaila, Farahad Zamaren “Agencia matrimonial para ricos”; martxoa, Dostoevskiren “El jugador”; apirila, Cormac Maccarthy-ren “La carretera”; maiatza, Clara Sánchez-en “Lo que esconde tu nombre”; ekaina, Salingerren “El guardián entre el centeno”; iraila, Khaled Hosseini-ren “Mil soles espléndidos”; urria, Jhumpa Lairi-ren “Tierra desacostumbrada”; azaroa, Anne Wiazemsky-ren “El libro de los destinos”, eta azkenik abenduan Julio Cortázarren “La autopista del Sur” izeneko ipuina. Aipatutako abenduaren 14 saioa amaitu ondoren, solaskideak urteari amaiera emateko elkarren arteko afaria egingo dute.

Liburutegiak prest dauka datorren urteko programazioa, lehendabiziko saioa urtarrilaren 25ean izango da Nancy Huston-en “La huella del ángel” liburuarekin. Jarraian, otsailaren 22an Héctor Abad Faciliones-en “El olvido que seremos” eta azkenik martxoaren 29an Jonathan Coe-ren “La lluvia antes de caer”. Liburu guzti hauek eskura daude Donostia Kulturako liburutegietan.

Evelio Rosero-ren “Los ejércitos” liburua Okendoko Kultur Etxeko Literatur Hitzorduan

Hilaren 9an eta 10ean Okendo Kultur Etxeak Luisa Etxenikeren eskutik antolatzen duen Literatur Hitzorduan, Evelio Rosero-ren Los ejércitos liburua aztertuko da. Liburuko protagonistak diren Ismael eta bere emazte Otiliak, bizitza apala daramate San Jose herrian berrogei urtez gero. Bapatean giroa nahasten da eta erasoak eta indarkeria hasten dira herrian, gehienek ihes egitea erabakitzen dute, baina Ismaelek lurralde suntsituan gelditzea erabakitzen du.

Hitzordu literarioa gazteleraz da eta bertan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik izena emanda izatea. Osteguna, hilak 9ko saioa 18:00tan izango da eta ostiralekoa berriz, 19:30ean.

Liburua eskura duzue Donostia Kulturako liburutegietan.

Literatur solasaldia Iban Zalduaren “Ipuinak: antologia bat” liburuaren inguruan, idazlearen zuzeneko parte hartzearekin

Astelehenean, hilak 13an, aurtengo azken literatur solasaldia izango da Konstituzio plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Saioan idazleak zuzenean parte hartuko du, Iban Zaldua donostiarrak, “Ipuinak: antologia bat” bere liburuaz hitz egiteko.
Saioa euskaraz izango da, Iñigo Aranbarriren gidaritzapean eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera. Liburutegiak dossier bat prestatu du solasaldirako, eta interesaturik zaudetenok, deskargatzeko aukera duzue.
2010an guztira hamar saio egin dira, lehenengo sei hilabeteko moderatzailea, urtarrilatik ekaina bitartera Harkaitz Cano izan zen, eta irailatik abendura Iñigo Aranbarri. Jarraian aipatzen dira irakurri diren liburuak: urtarrilan Fermin Etxegoien-en “Autokarabana”; otsailan Raul Zelik-en “Lagun armatua”; martxoan Philip Roth-en  “Suminez”; apirilan Oier Guillan-en “Eskuen sustraiak”; maiatzan Jean Rhys-en “Sargazo itsaso zabala”; ekainan Hedoi Etxarte-ren eta Alain M. Urrutia-ren “Ihes ederra”; irailan Mikel Antzaren “Ospitalekoak”; urrian Kepa Altonagaren “Darwin geurean”; azaroan Jim Thompson-en “1.280 arima”; eta azkenik abenduak hemen aipatu den Iban Zalduaren ipuin liburua.

Udal liburutegi zaharreko literatur solasaldian Anne Wiazemsky-ren “El libro de los destinos” liburuaz ariko dira

Datorren hilak 30ean, asteartean, azaroko literatur solasaldia izango da Alde Zaharrako Udal Liburutegi zaharreko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Anne Wiazemsky idazle, zinema zuzendari eta aktorearen El libro de los destinos liburuaren inguruan hitz egingo da bertan. Saioa gaztelaniaz izango da, Beatriz Monrealen gidaritzapean da eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera. Liburutegiak idazleari buruz prestatu duen dosierra irakurtzeko aukera lotura honetan.

Hurrengo solasaldia abenduaren 14an izango da eta Julio Cortazarren La autopista del Sur hautatu da.

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete  edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

Literatur solasaldia Jim Thompson idazlearen 1.280 arima eleberriarekin

Datorren astelehenean, hilak 22, azaroako literatur solasaldia izango da Konstituzio plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Jim Thompson1.280 arima idazlearen eleberriaren inguruan hitzegingo da bertan. Saioa euskaraz izango da, Iñigo Aranbarriren gidaritzapean eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera. Liburutegiak dossier bat prestatu du tertuliarako, eta interesaturik zaudetenok, deskargatzeko aukera duzue.

Hurrengo solasaldia abenduaren 13an izango da, eta Iban Zalduaren Ipuinak: Antologia bat liburua irakurriko da. Kasu honetan idazleak solasaldian parte hartuko du.

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete  edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.