Atala: Literatur solasaldia

Nancy Huston-en “Marcas de nacimiento” Okendoko Literatur hitzorduan

"Marcas de nacimiento" liburuaren azala

Okendo Kultur Etxean maiatzaren 12an eta 13an egingo den Literatur Hitzorduan Nancy Huston idazlearen  “Marcas de nacimiento” eleberria aztertuko da.  Liburuak politika eta familiako gertakizunen eragina aztertzen du. Lau haurren kontakizunen bidez, orainalditik iraganera, irakurlea pertsonaien oroitzapenetan sartzen da, familiaren istorioa elkartuz eta guztien bizitzetan eragina izan duen sekretua azalduz.
Luisa Etxenikek gidatzen duen literatur hitzordua gazteleraz izan ohi da eta bertan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik ikastaroan izena emanda izatea. Osteguna, hilak 12ko saioa 18:00tan izango da, eta ostiralekoa berriz, 19:30ean.
Liburua eskura duzue Donostia Kulturako liburutegietan.

“Marcas de nacimiento” liburuarekin amaiera emango zaio ikastaro honi hurrengo udazken arte.

Literatur solasaldian Philippe Claudel-en “Almas grises” liburuaz arituko dira

Philippe Claudel idazlearen "Almas grises" liburuaren azala

Udal liburutegi zaharreko literatur solasaldian Philippe Claudel-en “Almas grises” liburuaz arituko dira. Data aldetik, Bazko astean egiteke zena maiatzaren 3ra atzeratu da. Beatriz Monrealen gidaritzapean, iluntzeko 19:30ean emango zaio saioari hasiera eta Liburutegiak idazlearen dosier informatiboa prestatu du.

Hurrengo solasaldietarako hautatuak izan dira: maiatzak 31 Daniel Glattauer-en “Contra el viento del norte” eta ekainak 28 Wallace Stegner-en “El pájaro espectador”.

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete  edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

Literatur solasaldian Jon Benitoren “Bulkada” liburuaz arituko dira

Jon Benitoren "Bulkada" liburuaren azala

Udal liburutegi zaharreko literatur solasaldian Jon Benitoren “Bulkada” liburuaz arituko dira. Data aldetik, Bazko astean egiteke zena maiatzaren 2ra atzeratu da. Iluntzeko 19:30ean emango zaio saioari hasiera eta Liburutegiak idazlearen dosier informatiboa prestatu du.

Hurrengo solasaldietarako hautatuak izan dira: Eider Rodriguezen “Katu jendea” maiatzaren 30ean eta Iratxe Esnaolaren “Galerna”, ekainak 14an.

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

Raul Guerra Garrido idazleak Ernest Lluch Kultur Etxe Liburutegiko Literatur Solasaldian parte hartuko du “La carta” bere liburuaz hitz egiteko

Datorren ostegunean, hilak 14an, eta Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko antolatu den egitarauan, Raul Guerra Garrido idazleak Ernest Lluch Kultur Etxe Liburutegiko literatur solasaldian parte hartuko du “La carta” bere liburuaz hitz egiteko

Aurrekoetan egin ohi den moduan, solasaldiaren gidatzailea Javier Mina izango da eta arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera liburutegiaren kontsulta gelan.

Bestalde, hurrengo solasaldia maiatzaren 12koa, ohiko ordutegia baino ordu t’erdi lehenago hasiko da, arratsaldeko 17:00etan. Bertan Philip Roth idazlearen “Patrimonio” liburua aztertuko da. Ekainan, berriz, aurtengo ikasturteari amaiera emango dion solasaldian Anton Chejov-en “Cuentos imprescindibles” liburuaren txanda etorriko da. Saioa, hilaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30etan,.

Azkenik, gogorarazten dizuegu, literatur solasaldietako liburuak Donostiako Udal Liburutegien sarean aurkitu daitezkeela maileguan hartzeko eta solasaldietan parte hartzea doakoa eta irekia dela.

Udal liburutegi zaharreko literatur solasaldian Jonathan Coe idazlearen “La lluvia antes de caer” liburuaz arituko dira

Datorren asteartean, martxoak 29an, martxoko literatur solasaldia izango da Alde Zaharrako Udal Liburutegi zaharreko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Bertan Jonathan Coe idazlearen “La lluvia antes de caer” liburuaz arituko dira solasean.
Saioa gaztelaniaz izango da, Beatriz Monrealen gidaritzapean eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera. Liburutegiak idazleari buruz prestatu duen dosierra irakurri nahi baduzu, egin klik hemen

Jarraian hurrengo solasaldietarako aukeratuak izan diren liburuak aipatzen dizkizuegu: Philippe Claudel-en Almas grises (maiatzak 3), Daniel Glattauer-en Contra el viento del norte (maiatzak 31) eta Wallace Stegner-en En lugar seguro (ekainak 28).

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

Literatur solasaldia Agota Kristof idazlearen “Koaderno handia” liburuarekin

Datorren astelehenean, hilak 28an, martxoko literatur solasaldia izango da Konstituzio plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Agota Kristof idazlearen “Koaderno handia” liburua aztertuko da. Saioa Iñigo Aranbarriren gidaritzapean egingo da eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera.

Hurrengo solasaldiarako maiatzaren 2an izango dena, Jon Benitoren Bulkada liburua aukeratu da.

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete  edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

J.M. Coetzee-ren “Desgracia” liburua Okendo Kultur Etxeko Literatur Hitzorduan

Okendo Kultur Etxean hurrengo martxoaren 10 eta 11an Literatur hitzorduan izenpean ospatzen den ikastaroa eta Luisa Etxenikeren eskutik, J.M. Coetzee-ren Desgracia inguruan ospatuko da. Liburuak David Luri-ren bizipenak kontatzen ditu, unibertsitateko irakasle bat da, bi aldiz dibortziatuta eta bere ikasle batekin amodiozko abentura izaten duena. Gazteak salatu egiten du eta bere lanpostutik baztertzen dute. Orduan bere alaba Lucyrengana jotzen du eta berarekin joaten da bizitzera landetxe batera, Lurmutur hiritik urruti, eta bertan ezbehar bat suertatuko da.

Literatur hitzordua gazteleraz da eta bertan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik ikastaroan izena emanda izatea. Osteguna, hilak 10eko saioa 18:00tan izango da, eta ostiralekoa berriz, 19:30ean.

Liburua eskura duzue Donostia Kulturako liburutegietan.

Udal liburutegi zaharreko literatur solasaldian Héctor Abad Faciolince idazle kolonbiarraren “El olvido que seremos” liburuaz arituko dira

Datorren asteartean, martxoak 1, egun bateko atzerapenarekin, otsailako literatur solasaldia izango da Alde Zaharrako Udal Liburutegi zaharreko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Bertan Héctor Abad Faciolince idazle kolonbiarraren “El olvido que seremos” liburuaz arituko dira solasean. Saioa gaztelaniaz izango da, Beatriz Monrealen gidaritzapean eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera. Liburutegiak idazleari buruz prestatu duen dosierra irakurri nahi baduzu, egin klik hemen.

Jarraian hurrengo solasaldietarako aukeratuak izan diren liburuak aipatzen dizkizuegu: Jonathan Coe-ren La lluvia antes de caer (martxoak 29), Philippe Claudel-en Almas grises (maiatzak 3), Daniel Glattauer-en Contra el viento del norte (maiatzak 31) eta Wallace Stegner-en En lugar seguro (ekainak 28).

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete  edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

Literatur solasaldia Mohamed Chuckri idazlearen “Ogi hutsa” liburuarekin

Datorren astelehenean, hilak 28, otsailako literatur solasaldia izango da Konstituzio plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik). Mohamed Chuckri idazlearen “Ogi hutsa” liburua aztertuko da. Saioa Iñigo Aranbarriren gidaritzapean egingo da eta arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera.

Hurrengo solasaldirako Agota Kristof-en Koaderno handia (martxoak 28) aukeratu da.

Azkenik, gogorarazten dizuegu Donostiako Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete  edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan etxera eramateko aukera duzuela.

Ahozkoa ez den komunikazioaren inguruko solasaldia Loiola Kultur Etxean

Ostegunean, hilak 17 iluntzeko 19:00tan, Loiola Kultur Etxean hilabete honetako solasaldia izango da, “Lenguaje no verbal: cuando el cuerpo habla” gaiaren inguruan. Ibon de la Cruz adituak gidatua, Flora Davis-en La comunicación no verbal, Allan Pease-ren El lenguaje del cuerpo: cómo leer el pensamiento de los demás a través de sus gestos eta Alice Miller El cuerpo nunca miente liburuak irakurtzea gomendatzen da eta jarraian aipatzen diren DVDak ikustea: Más fuerte que su destino eta El filo de la navaja.

Berriro ere gogorarazten dizuegu Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak eta DVDak maileguan eskatzeko aukera duzuela.