Philip Roth-en Suminez literatur solasaldian
2010(e)ko Martxoak 17 DK Liburutegiak Berriak, Literatur solasaldia
Datorren astelehenean, hilak 22, literatur solasaldia izango da Alde Zaharreko Liburutegi zaharrean (sarrera San Jeronimo kaletik). Oraingoan eztabaidatuko den liburua Philip Roth idazle iparamerikarraren Suminez izango da. Harkaitz Canoren gidaritzapean, arratsaldeko 19:30ean emango zaio hasiera eta euskaraz izango da. dossier bat prestatu dugu Philip Rothi buruzko informazioarekin.
Hurrengo solasaldia apirilaren 26an izango da, eta bertan Oier Guillan poetaren Eskuen sustraiak eztabaidatuko da.
Azkenik, gogorarazten dizuegu Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak maileguan hartzeko aukera duzuela.










