Atala: Zerbitzuak

Donostiarrak Errealarekin

Donostia Kulturako Liburutegiek Erreala zoriondu nahi dugu Lehen Mailara igotzeagatik, eta horretaz gain  aspaldiko argitalpenetan irakurri dugun informazio historikoa eskaini nahi dizuegu.

Taldearen sortzailea  Aldolfo Sáenz Alonso izan zen orain dela 101 urte, eta Novedades aldizkarian 1911ko argazki bat aurkitu dugu, Bilboko Athletic taldearen aurkako partidu jokatu zenekoa.

Errealaren ezkutuaren diseinatzaileak Sena anaiak izan ziren, eta koroa Alfonso XIII Erregeak 1910ean Real Sociedad titulua eman zion garaikoa da. Errealaren ereserki ospetsuena, Txuri urdin izenekoa, hirurogeitamarreko hamarkadan  sortu zuen Rikardo Sabadie musikalariak.
Informazio gehiago tokiko bildumaren bi liburu hauetan: Txuri Urdin: Historia de la Real Sociedad eta El libro del centenario: 1909-2009.

Kirolari tolosarrak: 100 urte

kirolari tolosarrakIrudi hau orain dela 100 urte argitaratu zen Novedades aldizkarian. Kirolari tolosarrak dira, Edurne Pasabanen aurrekoak.
Novedades aldizkariak Sky Talde Tolosarrari buruzko artikulu bat argitaratu zuen (32. zkia., 1910eko urtarrila).
Tokiko aldizkari ilustratu honek, orain digitalizazio prozesuan, XX.mende hasieran Euskal Herriko argazkigintza eta argazkilarien ikerketarako material ugari eskeintzen du.  Aurten eskuragarri egongo da hemeroteka digitalean.
Edurne Pasabanen biografiaedo berari buruzko prentsa dossier bat osatu nahi baduzu etorri liburutegira. Zorionak Edurne !

Liburu elektronikoen irakurgailuak liburutegietan

Wikipediatik hartua

Liburu elektronikoen irakurgailuak errealitate bihurtu dira liburutegietan, atzerriko eta estatuko hainbat liburutegik irakurgailu berri hauek eskaintzen dituzte mailegu zerbitzuetan.

Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak teknologia berri honen aldeko apustua egin du eta gaurtik aurrera liburutegietako erabiltzaileek liburu elektronikoak maileguan hartzeko aukera izango dute. Guztira 33 irakurgailu izango dira, iLiad, Cybook eta Papyre eredutakoak. Irakurgailu bakoitzak memoria bat du eta hasiera honetan gaztelaniazko 594 idazlan, euskarazko 69 eta ingelesezko 50 irakurtzeko aukera emango da, beti ere egile eskubideak gainditu dituzten argitalpenak, klasikoak, esku liburu orokorrak, gidak, etab.

Liburutegi Zerbitzuak izenburuen eskaintza gehitu ahal izango du, beti ere legez onartuak dauden deskargen bidez.

Liburutegi sareko bazkide erabiltzaileek 21 eguneko mailegua egiteko aukera dute, modu horretan euskarri berriak ezagutuko dituztelarik.

Horretaz gain, liburutegira itzuliko dituztenean, galdekizun labur bati erantzutea eskatuko zaie euskarri berriaren erabilpenaz. Blog honetan ere edonork egin ditzake iradokizunak eta jasotzen den informazio hori lagungarria izango da liburutegietako zerbitzuaren garapena definitu ahal izateko.

Liburu elektronikoen zerbitzu berria, eduki digitalen hurbilpen lan hildoaren barnean kokatzen da, hain zuzen, horren eredu ditugu Hemeroteka Digitala eta blog hau bera.

Azkenik, irudi bat mila hitz baino adierazgarriagoa da eta Liburuen etorkizunari buruzko Youtubeko bideo hau ikustera gonbidatzen zaituztegu.

Raimundo Sarriegiren heriotzaren urteurrena

Sarriegi erretratua1913ko apirilaren bukaeran, hilak 23an,  Raimundo Sarriegi, donostiar musikalari ospetsua hil zen.

Santa Maria elizan egin zen hileta-elizkizunean Donostiako Orfeoiak Lorenzo Perosiren meza abestu zuen.
Informazio gehiagorako hemeroteka digitalean kontsultatu urte hartako apirilaren 26ko El Correo del Norte eta La Constancia egunkariak.
Sarriegiren partitura digitalizatuak ere kontsultatu daitezke.

Liburu berriak

Alderdi Ederreko liburutegiak berriki erosi dituen liburuen artean Manual del Gourmet del Queso izenekoa agertzen da. Mundu osoko gazte moten gida zabal honetan gaztagintzaren ezaugarriak, dastaketarako gomendiak etab.  ezagutzeko aukera ematen zaigu. Hilabete honetako liburu berrien zerrendan hainbat arlotako liburuak agertzen dira, besteak beste, filosofia, gizarte zientziak, osasuna, artea eta historia. Aipatutako liburuak Liburutegian bertan irakurri edo bestela maileguan etxera eraman daitezke.

Liburu gomendatuak

Misteriozko nobela bat, Las ovejas de Glennkill izenekoa, Leonie Swann, idazle alemaniar gazteak idatzia, Alderdi Eder liburutegiko bazkideek gomendaturiko liburua da.

Mailegu zerbitzuko bazkideek liburu estimatuen gomendioak egiten dituzte eta liburutegietan irakurleen artean banatzeko zerrendak osatzen dira.

Otsailako zerrendan zortzi izenburu jasotzen dira guztira, horretaz gain esteka honetan Donostia Kulturako beste liburutegietan jaso diren gomendioak ikusteko aukera duzue.

Zuen gomendioak egin nahi dizkiguzue? Bidali blogaren bitartez eta hurrengo gomendatuen zerrendan jasoko ditugu.


Ezezagunak amets berarekin

Ezezagunak: amets berarekin argazki liburuak 2008ko Beijingo Olinpiada Berezietako argazkiak biltzen ditu. Zuzenak Fundazioak argitaratua izan da, hain zuzen, gaitasunik ez duten pertsonen balioak bultzatu eta zabaltzea helburua duen elkartea. Liburuak hainbat kirolariren lekukotasunak jasotzen ditu besteak beste, Teresa Perales, Javier Otxoa eta Richard Oribe donostiarrarenak. Liburua eskura duzue Donostiako liburutegi sarean eta Donostia Kultura edo bazkide txartelaren jabe bazarete etxera maileguan eramateko aukera duzue.

La Oreja de Van Gogh

La Oreja de Van Gogh musika taldeak 2010eko Urrezko Danborra jasoko du bihar,  Donostiaren izena harrotasunez zabaltzeagatik Espainian eta munduan bisitatu dituzten hirietan barrena.

Udal liburutegietan talde honen diskografiaren aukera zabala duzue,  A las cinco en el Astoria, Lo que te conté mientras te hacías la dormida, Guapa eta El viaje de Copperpot. Aipatutako grabazioak liburutegietan bertan entzuteko aukera edo etxera maileguan eramateko aukera duzue.

San Tomas eguna Donostian

 
La ConstanciaSan Tomas eguna Donostian nola ospatu izan den jakin nahi duzue? Oso erraza da, nahikoa duzue Hemeroteka Digitala kontsultatzea. Argazkiko irudian duela 75 urteko egunkari bat duzue, La Constancia izenekoa, 1934ko abenduaren 22koa, berriki digitalizatu eta web orrian zintzilikatu da. La Constanciarekin batera data hartako beste bi egunkari dituzue kontsultagai, El Día eta El Diario Vasco, eta XIX. mendeko beste hainbat. Informazio bila edo ikerketak egin nahi badituzu, informazio interesgarria aurkituko duzu Hemeroteka digitalean.

Gaur eguneko prentsaren kontsulta

Alderdi Eder liburutegiko hemerotekaAlderdi Eder eta Kultur Etxeetako liburutegiek leku erosoak dituzte non irakurleek eguneroko prentsa eta aldizkairak irakurtzeko aukera dute. Horretaz gain, liburutegietan bada zerbitzu Hemeroteka Plus izenekoa, oso baliagarria eta 2004tik gaurdainoko jarraian aipatzen diren euskal prentsako izenburuak eskuratzeko modua ematen duena: Berria, Deia, El Correo, El Diario Vasco, Diario de Noticias de Álava, El Mundo, El País, Gara, Le Journal du Pays Basque, Noticias de Gipuzkoa eta Zabalik.
Hemeroteka Plus kontsultatzeko modu asko daude: izenburuaren, dataren edo gaiaren arabera. Kontsulta-aukera gehigarrien artean, aipa ditzakegu prentsa-txostenak sortzea eta horien kudeaketa (era askotako euskarrietara biltegiratzea, inprimatzea, posta elektroniko bidez txostenak igortzea…).
2004 aurreko egunkariei dagokionez, Udal liburutegiak beste hainbat euskal liburutegiekin batera digitalizazio proiektu batean parte hartzen du. Proiektuari esker Alderdi Eder liburutegitik egunkari nagusien kontsulta eskaintzen da, baita desagertu diren argitalpenak ere, adbidez Egin eta Egunkaria. Material guzti hau ezinbestekoa da atzerabegirako kontsultak egiteko edo ikerketa lanetarako. Informazio gehiagorako http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/?LANG=eu