Atala: Hemeroteka Digitala

Raimundo Sarriegiren heriotzaren urteurrena

Sarriegi erretratua1913ko apirilaren bukaeran, hilak 23an,  Raimundo Sarriegi, donostiar musikalari ospetsua hil zen.

Santa Maria elizan egin zen hileta-elizkizunean Donostiako Orfeoiak Lorenzo Perosiren meza abestu zuen.
Informazio gehiagorako hemeroteka digitalean kontsultatu urte hartako apirilaren 26ko El Correo del Norte eta La Constancia egunkariak.
Sarriegiren partitura digitalizatuak ere kontsultatu daitezke.

San Tomas eguna Donostian

 
La ConstanciaSan Tomas eguna Donostian nola ospatu izan den jakin nahi duzue? Oso erraza da, nahikoa duzue Hemeroteka Digitala kontsultatzea. Argazkiko irudian duela 75 urteko egunkari bat duzue, La Constancia izenekoa, 1934ko abenduaren 22koa, berriki digitalizatu eta web orrian zintzilikatu da. La Constanciarekin batera data hartako beste bi egunkari dituzue kontsultagai, El Día eta El Diario Vasco, eta XIX. mendeko beste hainbat. Informazio bila edo ikerketak egin nahi badituzu, informazio interesgarria aurkituko duzu Hemeroteka digitalean.

Gaur eguneko prentsaren kontsulta

Alderdi Eder liburutegiko hemerotekaAlderdi Eder eta Kultur Etxeetako liburutegiek leku erosoak dituzte non irakurleek eguneroko prentsa eta aldizkairak irakurtzeko aukera dute. Horretaz gain, liburutegietan bada zerbitzu Hemeroteka Plus izenekoa, oso baliagarria eta 2004tik gaurdainoko jarraian aipatzen diren euskal prentsako izenburuak eskuratzeko modua ematen duena: Berria, Deia, El Correo, El Diario Vasco, Diario de Noticias de Álava, El Mundo, El País, Gara, Le Journal du Pays Basque, Noticias de Gipuzkoa eta Zabalik.
Hemeroteka Plus kontsultatzeko modu asko daude: izenburuaren, dataren edo gaiaren arabera. Kontsulta-aukera gehigarrien artean, aipa ditzakegu prentsa-txostenak sortzea eta horien kudeaketa (era askotako euskarrietara biltegiratzea, inprimatzea, posta elektroniko bidez txostenak igortzea…).
2004 aurreko egunkariei dagokionez, Udal liburutegiak beste hainbat euskal liburutegiekin batera digitalizazio proiektu batean parte hartzen du. Proiektuari esker Alderdi Eder liburutegitik egunkari nagusien kontsulta eskaintzen da, baita desagertu diren argitalpenak ere, adbidez Egin eta Egunkaria. Material guzti hau ezinbestekoa da atzerabegirako kontsultak egiteko edo ikerketa lanetarako. Informazio gehiagorako http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/?LANG=eu

Hemeroteka Digitala

"El Thun Thun: semanario koshkero"

"El Thun Thun: semanario koshkero", 1894

Hemeroteka Digitalean Udal Liburutegi zaharrean, Konstituzio plazakoan, gorde izan diren Donostian XIX mendetik 1937 arte argitaratutako egunkari eta aldizkariak Internet bidez kontsulta ditzakegu.

Udal Liburutegiak 2003an eman zion hasera digitalizazio proiektuari, eta gaur egun dagoeneko 36 izenburu dira digitalizatuak daudenak, azkenaldian gehitu diren izenburuak El Cuartel Real eta Easo izan dira.

El Cuartel Real aldizkari karlista, Carlos VIIaren organo ofizialak azken karlistadan kaleratu zuen. Sortzaileak Salvador eta  Pablo Morales izan ziren, eta zuzendariak, berriz, Valentín Gómez, Francisco Martín Melgar eta Félix Zarranz.
Easo, bestalde, iraupen laburreko arratsaldeko egunkaria izan zen eta El Diaren entrepresak atera  zuen. Donostian argitaratu zen, II Errepublikaren hasiera garaian, 1931ko abuztua eta 1932ko urria bitartean, Jose Maria Muguruzaren zuzendaritzapean.
Gaur egun digitalizatzen ari den egunkaria La Constancia da, 1897an hasi zen argitaratzen eta 1936ko uztaila arte iraun zuen. Dagoeneko Hemeroteka Digitalean eskuragarri dago 1903-1906 epea.
Informazioa gehiagorako http://liburutegidigitala.donostiakultura.com/Liburutegiak/?LANG=eu