Donostia Kulturako liburuzainek eduki digitalei buruzko esperientziak aurkeztuko dituzte Gijonen ospatzen ari den Herri Liburutegien V. Kongresuan
2010(e)ko Azaroak 3 por DK Liburutegiak en Berriak, Hemeroteka Digitala
Aste honetan Xixonen ospatzen ari den Herri Liburutegien V. Kongresuan eduki digitalen gaia aztertuko da. Nazioarteko adituen ponentziek eta liburutegi arloko profesionalen komunikazioek osatzen dute aurtengo programa. Donostia Kulturako liburutegiei dagokionez, bertako liburuzainek hainbat komunikazio prestatu dituzte, eta Kongresuko aktetan argitaratuak izango dira. Marta Mazak Hemeroteka Digitalari buruzko komunikazioa idatzi du, Proyecto de Difusión Web de la Colección Local de San Sebastián: evolución y posibilidades izenburuarekin. Arantxa Arzamendik, berriz, liburutegiko albisteak izeneko blog honi heldu dio, Los blogs y las redes sociales: una nueva experiencia en la red de bibliotecas públicas de Donostia-San Sebastián. Azkenik, Ana Arbizuk eta Arantza Urkiak liburutegi sarean liburu elektronikoen zerbitzuaren antolaketa azalduko dute El libro electrónico en la Red de Bibliotecas Municipales de Donostia–San Sebastián: primeros pasos, desafíos, oportunidades oportunidades izeneko komunikazioarekin, azaroaren 4, astezkenean arratsaldeko 18:00-19:00ak bitartean aurkeztuko dena.
Kongresuko hiru egunetan, azaroaren 3tik 5era, Internet bidez ponentziak eta komunikazioak jarraitzeko aukera izango da, horrela liburuzain eta adituei parte hartzea erraztuko zaie eta Kultura Ministeritzaren Facebook eta Twitter perfiletan galderak eta iradokizunak egin ahal izango dira.


















