Atala: Zerbitzuak

Alderdi Eder eta Aieteko Kultur Etxeko liburutegiek Automailegu Zerbitzua estreinatu dute

Alderdi Eder Liburutegi Nagusiak eta Aiete Kultur Etxeko liburutegiak Automailegu Zerbitzue estreinatu dute eta irakurleek mailegu eta liburuen itzulketak modu atonomoan kudeatzeko aukera dute.

Duela hilabete jarri ziren aparato berrien hauen funtzionamendua oso erraza eta intuitiboa da. Irakurleek liburuak edo DVDak aukeratu eta apaletik hartu ondoren, Automailegua dagoen lekura joan behar dute. Aparato hauek erraz ikusteko moduan jarri dira, sarreran eta ongi seinalizatuak. Pantailan azaltzen diren mezuak erraz moldatzeko aukera ematen dute. Liburuak maileguan hartu nahi baditugu, lehendabizi bazkide txartela eskatuko digu eta barra kodea irakurriko du. Jarraian liburu eta maileguan hartu nahi ditugun materielen barra kodeak irakurriko ditu, aparatoak tramitazioa egiten du eta agiri bat inprimatuko du, bertan itzulpen data azalduko da.

Erabiltzaileak liburuak itzuli nahi baditu gauza bera egin beharko du, liburuak mahai gainean jarri eta makinak liburuen barra kodeak irakurriko ditu. Operazioa ondo egingo da eta makinak agiria inprimatuko du itzuli diren liburuen izenburuekin.

Sistema berriari esker erabiltzaileek autonomia gehiago dute liburutegian eta ez dute itxoin behar txanda tokatu arte. Liburutegien funtzionalidadeak aldatzen ari dira eta guzti horrek ondorioak ditu liburutegiko lanaren antolaketan. Sistema berri honen ondorioz liburutegiak zerbitzu hobeak eskaini ahal izango ditu, maileguan aritzen diren langileak beste lan motak egin ahal izango dituztelako eta irakurleei arreta bereizia eskaintzeko modua izango delako, dela gomendioak, bilaketa zehatzak, etab.

Kudeaketa modu berri honen oinarria liburuetan jartzen diren etiketak dira, RFID motakoak (Radio Frecuency Identification), radiofrekuentzia bidezko identifikazioa egiten dutenak. Etiketa hauetan informazioa gordetzen da eta horri esker liburutegietan maileguan aplikatzeko modua daukagu.

Dagoeneko martxan dago hainbat liburutegitan, gure inguruan adibidez Durangoko Udal liburutegian, Bilboko Alhondigan eta Deustuko Unibertsitatean Bilboko egoitzan. Guretzat gauza berria da, experimentala eta lan ildo honetan jarraitzeko asmoa dugu.

Alderdi Eder liburutegian 2010ean mailegatuenak izan direnen zerrenda

Alderdi Eder liburutegiak 2010ean mailegatuenak izan diren liburuen zerrenda prestatu du. Besteak beste, Domingo Villar, Henning Mankell, Toti Martínez de Lezea, Anjel Lertxundi eta Kirmen Uribe idazleen liburuak aipatzen dira. Zerrenda deskargatzeko egin klik hemen.

Liburuak eskura dituzue Donostia Kulturako liburutegietan.

Donostia Kulturako liburuzainek eduki digitalei buruzko esperientziak aurkeztuko dituzte Gijonen ospatzen ari den Herri Liburutegien V. Kongresuan

Aste honetan Xixonen ospatzen ari den Herri Liburutegien V. Kongresuan eduki digitalen gaia aztertuko da. Nazioarteko adituen ponentziek eta liburutegi arloko profesionalen komunikazioek osatzen dute aurtengo programa. Donostia Kulturako liburutegiei dagokionez, bertako liburuzainek hainbat komunikazio prestatu dituzte, eta Kongresuko aktetan argitaratuak izango dira. Marta Mazak Hemeroteka Digitalari buruzko komunikazioa idatzi du, Proyecto de Difusión Web de la Colección Local de San Sebastián: evolución y posibilidades izenburuarekin. Arantxa Arzamendik, berriz, liburutegiko albisteak izeneko blog honi heldu dio, Los blogs y las redes sociales: una nueva experiencia en la red de bibliotecas públicas de Donostia-San Sebastián. Azkenik, Ana Arbizuk eta Arantza Urkiak liburutegi sarean liburu elektronikoen zerbitzuaren antolaketa azalduko dute El libro electrónico en la Red de Bibliotecas Municipales de Donostia–San Sebastián: primeros pasos, desafíos, oportunidades oportunidades izeneko komunikazioarekin, azaroaren 4, astezkenean arratsaldeko 18:00-19:00ak bitartean aurkeztuko dena.

Kongresuko hiru egunetan, azaroaren 3tik 5era, Internet bidez ponentziak eta komunikazioak jarraitzeko aukera izango da, horrela liburuzain eta adituei parte hartzea erraztuko zaie eta Kultura Ministeritzaren Facebook eta Twitter perfiletan galderak eta iradokizunak egin ahal izango dira.

Donostiako estropadak: 1910.eko ospakizuna

Kontxako estropadak 1879 urtean ospatu ziren lehenengo aldiz Donostiako udako jaietako programaren barruan. XX. mende hasierako urte batzuetan eta guda zibila garaian izan ezik, urtero-urtero ospatu izan dira estropadak gaur egunera arte.
Novedades aldizkaritik hartutako irudian 1910. urteko estropada ikustera bildu zen jendetza ikus daiteke.

Urte hartako irabazlea Orioko Virgen del Pilar izeneko trainera izan zen, Manuel Olaizolaren gidaritzapean hamairu arraunlarirekin. Segundu gutxitara, berriz, pasaitarrak heldu ziren San Francisco de Asís traineruarekin eta Manuel Arrillagak zuzendua.

Kontxako estropaden informazio gehiago duzue Rafael Aguirre Francoren Donostiako estropadak (1879-2001) = Regatas de La Conchaliburuan, Donostia Kulturako liburutegietan eskuragarri duzuen argitalpena. Informazio eguneratua, berriz, udalaren web orrianaurkituko duzue.

Kontxako bandera

Kontxako badia zoragarrian milaka lagun elkartzen dira urtero, irailako lehen bi igandeetan, Donostiako estropadak ikustera. 130 urte baino gehiago ditu ikuskizun honek; izan ere, estreinakoz 1879an egin baitzen. Aldameneko irudian ikusi daitekeenez, Novedades aldizkariak ospakizun honen berri eman zuen 1910. urtean.

Donostiako estropadei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, Rafael Aguirre Francoren Donostiako estropadak (1879-2001) = Regatas de La Conchagomendatzen dizugu, Donostiako Udal Liburutegietan aurkituko duzun liburua .

Donostiarrak Errealarekin : Atotxako futbol zelaia

1913an Errealak Atotxako futbol zelaia inauguratu zuen ( Novedades aldizkaria, 225. zkia, 1913ko urriaren 12a). Ordura arte Ondarretan, Antigua auzoan jokatzen ziren partiduak.
Atotxako lehenengo partidua Bilboko Athletic taldearekin izan zen, eta 3 goletara berdinduta geratu ziren. Garai hartatik zelaiaren itxiera arte 1993an, partidu asko jokatu ziren . Urte hartan, abuztuaren 13an, inauguratu zen guztiok ezagutzen dugun Anoetako estadioa.

Informazio gehiago aurkituko duzu Donostia Kulturako liburutegietan dauden bi liburuetan: Txuri Urdin: Historia de la Real Sociedad eta  El libro del Centenario: Real Sociedad 1909-2009.

Aste Nagusia: Salbearen ospakizuna

1909ko Novedades aldizkariko argazkian, abuztuaren 14ko Salbearen irudia azaltzen zaigu, hain zuzen, Donostiako Aste Nagusiaren ohiko ekitaldia.
Internet bidez ikusgai dauden Donostiako egunkari digitalizatuetan eta udal liburutegietako hainbat liburuetan jaien inguruko informazio zehatza aurkituko duzu. Bi liburu gomendatzen dizkizugu: Javier Sadaren 125 agostos en la historia de San Sebastián eta San Sebastián : historia y anécdota de sus fiestas populares y conmemorativas hasta el año 1925 Fermín Múñoz Echabegurenek idatzia.

Loiolako San Inazioren ospakizuna

Uztailak 31n Loiolako San Inazioren jaia ospatzen da, Gipuzkoa eta Bizkaiako zaindaria. 1910eko Novedades aldizkariko irudi honetan, Azpeitia eta Loiolako basilika agertzen zaizkigu. Gaur egun Azpeitin eta Loiolan jai handiak egiten dira eta egun honetan San Inazioren martxa abesteko ohitura dago.
San Inazioren bizitza, bere jaiotetxea, Loiolako basilika, edo beste hainbat gaietan interesatua bazaude, zatoz Donostia Kulturako liburutegietara, bertan liburu eta informazio interesgarriak aurkituko dituzu.

!Zorionak azpeitiarrei eta Loiola auzoko donostiarrei!

Maria Kristina Erregina Donostian

Novedades aldizkariko argazkian, 1909ko uztailan argitaratuan, María Kristina Erregina (1858-1929) azaltzen zaigu Donostiako kaleetan zehar paseoan. Maria Kristina, Erreginorde izan zen 1885 eta 1902 epean, eta urte horretan semeari utzi zion erregetza, Alfonso XIII errege izango zenari. Harreman oso zuzena izan zuen Donostiarekin, bertan igaro izan zituen udaldiak. 1887an Kasinoa inauguratu zuen, gaur egun Udaletxea dena, eta 1888an Miramar jauregia enkargatu zion Selden Wornum arkitekto ingelesari. Garai hartako bi eraikinek bere izena daramate, geltokiko zubiak eta Maria Cristina Hotelak, Urumea ibaiaren ezkerraldean dagoenak. 1926an Ohorezko Alkate andre izendatu zuten.

Donostia Kulturako liburutegietako tokiko bildumetan, garai hartako udaldien berri ematen duten liburuak dituzu, adibidez, 125 agostos en la historia de San Sebastián izenekoa, Javier Sadak idatzia. Bestalde, Hemeroteka   digitalean, urte haietako egunkariak kontsultatzeko aukera duzu, eta Egunez Egun datu basean, egunkarietan agertzen ziren berrien bilaketak egin ahal ditzakezu.

Donostiarrak Errealarekin: Jokalariak

1911an Jose Berraondo, argazkian, ekipo kapitaina zen (Novedadesaldizkaria, 96.zkia, 1911ko apirilaren 23an)
Argazki hau 1911ko Espainiako Txapelketarekin batera argitaratu zen. Bilbon ospatu zen eta Bilboko Athletic taldeak irabazi zuen.
1910-1911 urtetan Errealeko jokalariak izan ziren: Berraondo, Anechino, Pepe Gaytán, Ignacio Urbina, Emilio Sena,  Leturia, Echeverría, Machinbarrena, Urbina, Gregorio Sena, Arrillaga, Poto Sena eta Juanito Zabala.
Informazio gehiago Donostia Bildumako bi liburutan: Txuri Urdin:  Historia de la Real Sociedad eta  El libro del Centenario: Real Sociedad 1909-2009.