Donostiako udal liburutegien sarea

Haur Liburu Astea Egia Kultur Etxeko liburutegian

Erakusketako patchwork lana

Egia Kultur Etxeko liburutegiak Haur Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu. Apirilaren 2an, El Teatre de l’Home Dibuixat taldeak “Harriz harri” lana antzeztu zuen. Apirilaren 4an, berriz, Virginia Imazek “Bigarren printzesa” ipuinaren kontaketa egingo du, 4-8 bitarteko haurrentzat, arratsaldeko 18:00tan.
Bestalde, hilabete osoan zehar “Corre, corre, Mary, corre” ipuinean oinarritutako patchwork erakusketa dago ikusgai. Eskulanen egileak Errenteriako Xenpelar Udal Tailerreko ikasleak dira eta N.M. Bodecker idazlearen “Corre, corre, Mary, corre” ipuin ezagunean inspiratu dira patchwork lanak egiteko. Erakusketa apirilaren 30 arte egongo da ikusgai, arratsaldeko 16:00etatik 20:30ak arte.

Datorren apirilaren 7an “Ilunabar Literarioa” egingo da Donostiako Alde Zaharreko liburutegian

Datorren apirilaren 7an Bergarako Idazle Eskolak antolatzen duen Ilunabar Literarioa egingo da Donostian estreinekoz, Alde Zaharreko Liburutegi Nagusiko Ekitaldi aretoan iluntzeko 19:30ean.

Oraingo honetan Hiriak izango da gaia, bertan zenbait autorek esandakoak zein solasaldian parte hartu nahi duen edonork idatzitakoak entzun ahal izango dira.

“Hiri baratzea” Iñigo Segurolaren hitzaldia Casares-Tomasene Kultur Etxean

Apirilaren 7an, Iñigo Segurola, paisajistak,  Bricomania eta Decogarden programen aurkezleak, “El huerto urbano” hitzaldia emango du Casares-Tomasene Kultur Etxean. Segurolak aholku eta trikumailuak eskeiniko dizkigu balkoi edo hiri baratzetan landatzeko.Hitzaldia gaztelaniaz izango da, iluntzeko 19:00an.

Hitzaldiarekin batera Tomasene liburutegiak gaiaren inguruko irakurketa gida prestatu du.

“Talking books” ingeles literatur jardunaldiak Okendo Kultur Etxean

Datorren apirilaren 4tik 6ra Talking books izeneko ingeles literatur jardunaldiak ospatuko dira Okendo Kultur Etxeko Areto Nagusian. Hilaren 4an, astelenean, David Bumstead jaunak  hitz egingo du jaunak Donna Leon-en “About face” liburuaz; hilaren 5ean, asteartean, Karen McFarlanek Roald Dahl-en “Matilda” liburuari buruz arituko da, eta azkenik hilaren 6an, asteazkenean, Cassandra Alles-ek Jhumpa Lahiri-ren “The nameske” aztertuko du.

Hizkuntza Eskola Ofizialak eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatu dituzten hitzaldi hauek ingelesez izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera librea da.

Haurrentzako harpa metodo berriaren aurkezpena

Hotsak disketxeak haurrentzako harpa metodo berria aurkeztu du Donostiako udal liburutegi zaharreko Ekitaldi aretoan. Harpa Airean argitalpenaren egilea Ane Artetxe harpa irakaslea da, ilustrazioak, berriz, Patxi Gallegorenak dira.

Ane Artetxe, Francisco Escudero Kontserbatorioko irakaslea da, eta bertako ikasleekin landu du metodo berria. Hain zuzen, ikasle talde batek kontzertu bat eskainiko du Alderdi Eder liburutegian, bihar ostirala, hilak 1, eguerdiko 12:00tan.

Argitalpena laister egongo da eskura Donostia Kulturako liburutegietan.

“Mundu berri” ipuin kontaketa berezia Okendo Kultur Etxeko liburutegian

Datorren astelehenean, apirilaren 4an, Nazioarteko Haur Liburua Egunaren ospakizunak direla eta, “Mundu berri” izeneko haurrentzako ipuin kontaketa berezia izango da Okendo Kultur Etxeko liburutegian arratsaldeko 18:00tan.

Apika taldeak euskaraz eta 6 urtetik gorako haurrentzat burutu duen saio honek, ipuin kontaketaren eta antzerkiaren ezaugarriak ditu. Bestalde, hainbat kultura eta bizimodu ezagutzeko aukera eskaintzen die bertaratzen diren haurrei.

Aizkorri argitaletxeak hiru liburu aurkeztuko ditu Alde Zaharreko Haur liburutegian

Aizkorri argitaletxeak hiru liburu aurkeztuko ditu Alde Zaharreko Haur liburutegian, datorren martxoaren 31n, ostegunean, arratsaldeko 18:00etan.

Xabier Olaso eta Jokin Mitxelenaren “Paulen abentura miresgarria”, Yolanda Arrieta eta Aitziber Alonso “Amaren urteak” eta Jokin Mitxelenaren “Saguzarrak egunez” dira hiru liburu berriak. Egile guztiek, bai idazle eta bai irudigileek aurkezpenean parte hartuko dute. Argitaletxeak, bestalde, komunikabideei eta haurrei zuzentzen dien saio honetan, hauek marrazkilariekin galderak egiteko aukera izango dute.

Ernest Lluch Kultur Etxeak Begoña Ibarrolaren “GuraSOS: inteligencia emocional en la infancia” hitzaldia antolatu du

Begoña Ibarrola psikologoak hitzaldi bat emango du Ernest Lluch Kultur Etxean irakurketak emozioen heziketan daukan funtzioaren inguruan, hau da, nola laguntzen digun hazten, gure emoziorik bizienak ezagutzen, gure barrurako begirada garatzen, eta nola horien bidez gure garuneko area berriak esnatzen diren.
Begoña Ibarrolak, adimen emozionalean eta emozioen heziketan adituak, hainbat liburu idatzi ditu familia eta hezitzaileei zuzenduak haur/ikasleei emozioak hezitzen laguntzeko helburua dutenak, besteak beste aipagarria da “Cuentos para sentir” (2003) izenekoa.

Haur Liburuaren Nazioarteko Egunaren programazioan antolatu den hitzaldia hau, apirilaren 1ean Ernest Lluch Kultur Etxeko Areto nagusian izango da arratsaldeko 18:00etan.

Ernest Lluch Kultur Etxeko Liburutegiak irakurketa gida bat prestatu du eta bertan, Begoña Ibarrolaren liburuez  gain, adimen emozionalean sakontzen laguntzeko beste batzuk ere bildu dira.

Datorren ostiralean ospatuko dituzte Donostia Kulturako liburutegiek Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilak 23) eta Haur Liburuaren Eguna (apirilak 2)

Aitzibar Alonsoren orri markagailua

Aitziber Alonsoren orri markagailua

Donostia Kulturako Liburutegi Zerbitzuak aurten apirilaren 1ean ospatuko ditu apirilaren 23ko Liburuaren Nazioarteko Eguna eta hilaren 2ko Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna.

Aurreko urteetan egin izan den moduan, egun horretatik aurrera orri markagailuak banatuko dira liburutegietan. Oraingoan Aitziber Alonso izan da marrazkilaria.

Gainera, Liburutegi Nagusiaren Haur Sailak Orixe ikastolarekin batera haurrentzako hainbat jarduera prestatu ditu: Aitziber Alonsoren ilustrazio tailerrak, Olatz Beobide eta Ramon Agirreren irakurketa saioak , Maider Galarzaren ipuin kontaketak, etab.

Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusiari dagokionez, bi kontzertu antolatu dira. Bata, eguerdiko 12:00tan Harpa Airean taldearen eskutik, eta bestea, arratsaldeko 18:00tan Urko Menairen eskutik.

Egunari itxiera emateko Patxi Zubizarretak, Joserra Senperanak eta Thomas Canetek Joan ikuskizuna eskeiniko dute Victoria Eugeniako Club Aretoan. Sarrerako gonbidapenak Victoria Eugeniako lehiatilan jaso behar dira ikuskizunaren egun berean.

Liburuaren Eguneko egitaraua hilabete osoan zehar luzatuko da hainbat ipuin kontaketa, txontxongilo, literatur solasaldi, etaberrekin. Hilaren 28an, ostegunean, Jose Maria Guelbenzuk “El amor verdadero” azken eleberria aurkeztuko du.

Bestalde, Liburutegi Zerbitzuak arreta berezia jarri nahi izan du irakurleengan, hain zuzen, liburutegiak egunero zabaltzearen arrazoi nagusia irakurleak eta orohar bisitariak baitira.

Arrazoi horrengatik sarituko dira 2010 urtean zehar liburutegien sare osoko mailegu zerbitzuetan liburu gehien hartu dituzten 20 irakurle: 10 heldu eta 10 haur. Saritu bakoitzari Donostiako liburudendetan liburuak erosi ditzan txartel-bono bat emango zaio. Helduen kasuan, txartela 50 eurokoa izango da, eta haurren, kasuan, berriz, 30 eurokoa.

Azkenik, aipamen berezi bat Maritxu San Sebastian eta Isabel San Sebastian ahizpentzat, Latxaga zenaren arrebak. Jose Maria San Sebastian “Latxaga” (1933-2008), Donostian jaio zen, apaiz eta idazle ezaguna, duela hiru urte hil zitzaigun eta bere arrebek erabaki dute bere liburu guztiak dohaintzan eskeintzea Udal Liburutegiari.
Jaso diren 150 kaxa liburuetan hainbat altxor daude, besteak beste, Pedro Ignazio Barrutiaren (1682-1759) Acto para la Nochebuena edota Gabonetako ikuskizuna izeneko eskuizkribua.

Amarauna erakusketa Ernest Lluch Kultur Etxean

Sancho el Sabio, 1950

Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean antolatu den “Amarauna: hauzoa eraikitzen 1960-2010″ erakusketak aurpegia, ahotsa eta kontaketa jarri nahi die Amara eta bere bizilagunei denboran zehar, gaurko eguna arte. Argazkiak, planoak, elkarrizketak, objetuak eta soinuak denon artean gauzatutako auzoaren abentura gerturatzeko bideak dira, baina baita abentura hori ahalbidetu duten guztiei omenaldia egiteko modua.

Erakusketaren inaugurazioa, ostiralean izango da arratsaldeko  19:00tan. Erakusketa ikusgai egongo da maiatzak 14a  arte, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:00etatik 20:30ra eta larunbatetan, berriz, 17:00etatik 21:00ra.