Atala: Berriak

Iñaki Martiarena “Mattin”ek, egindako ilustrazioak Haur Liburutegian

Duela hilabete Iñaki Martiarena “Mattin” ilustratzailearen marrazkiak ikusgai daude Liburutegi Nagusiko Haur Sailean.

Liburutegi Zerbitzuaren ohiko kolaboratzilea den ilustratzaile ezagun honek 2007ko Nazioarteko Liburuaren Egunean antolatu ziren jardueretan parte hartu zuen. Garai hartan egin zituen zirriborroak beste marrazki batzuekin osatu zituen eta gaur egun Liburutegi Nagusiko Haur Sailaren Kontsulta Aretoa apaintzen dute

Mattinek arlo honetan ibilbide luzea du, besteak beste, haur liburuen ilustratzailea da, komiki eta karikaturen marrazkilaria, eta haurrekin zuzeneko saioak antolatu ohi ditu. Haur eta Gazte Liburuentzako Espainiako Erakundeak OEPLI delakoak, Mattinen lana aukeratu du eta 2011ko Bratislavako Ilustrazio Biurtekoan “Haize adina” liburuko lanak aurkeztuko ditu, Espainiako beste 14 ilustratzaileekin batera.

Loiolan gaikako solasaldian gizon-emakumeen arteko harremanak landuko dira

Ostegunean, hilak 14 iluntzeko 19:00tan, Loiola Kultur Etxean hilabete honetako solasaldia izango da, “Gizon-emakumeak: irudi berri zaharrak” gaiaren inguruan. Ibon de la Cruz adituak gidatua Rauda Jamis-en Frida Kahlo,  Isadora Duncan: Mi vida, de Wilhelm Reich-en Pasión de juventud: una autobiografía. 1897-1922, Michael Prawdin-en Rasputín y el ocaso de un imperio liburuak irakurtzea gomendatzen da eta jarraian aipatzen diren DVDak ikustea: La verdad sobre perros y gatos, Crueldad intolerable y A los que aman.

Berriro ere gogorarazten dizuegu Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak eta DVDak maileguan eskatzeko aukera duzuela.

Urgulleko liburutegiaren irekiera apirilaren 18tik maiatzaren 1era

Datorren astelehenetik, hilaren 18tik aurrera, Urgull mendiko liburutegiak ateak zabalduko dizkie hiriko leku paregabe honetan irakurketarekin gozatu nahi duten donostiar eta bisitariei.

Liburutegia, Damen Baterian dago kokatua, sarbide errazeko lekuan bai Alde Zaharretik edo Paseoleku Berritik, eta egunero egongo da zabalik, jaiegunetan barne, jarraian aipatzen den ordutegian. Goizez: 11:00etatik-13:30era, eta arratsaldez 16:30etatik-18:30etara. Bertan, liburu, aldizkari eta egunkari aukera zabala eskaintzen da. Horretaz gain, haurrentzat Internet zerbitzua, eta CD-ROM jokuak erabiltzeko aukera dute.

Donostia Kultura txartelaren erabiltzaileek, helduak nahiz haurrak, liburuak hiru astetan maileguan hartu ahal izango dituzte. Epea amaitu ondoren, Alderdi Eder liburutegian itzuli beharko dira ohiko ordutegian, 10:00etatik-20:30etara.

Egunkari eta aldizkariei dagokionez, Urgullen eguneko prentsa irakurri daiteke (Berria, Deia, El Diario Vasco, Gara, El Mundo, Mundo Deportivo, Noticias de Gipuzkoa, El País eta El Público) eta baita ere hainbat aldizkariren azken aleak (Audio clásica, Caillou, Cosas de Casa, Euskalerria, Fotogramas, Historia, Integral, El Jueves, Muy Interesante, Rutas del Mundo, Ser Padres, Sport Live, Tiempo, Vanity Fair, etab.)

Bestalde, Liburutegian kultur arloko jardueren berri emango da. Guztien artea aipagarriak dira Urgull bertako Historiaren Etxea, berriki zabaldu den San Telmo Museoa, liburutegi sarea eta Donostia Kulturako beste hainbat zerbitzu. Donostia Kulturako bazkide txartela lortu nahi dutenak, bertan eskatu ahal izango dute.

Azkenik, haurrei dagokionez jarduerak antolatu dira astelehen eta ostiraletan arratsaldeko 17:00etan. Saioak doakoak izango dira, sarrera librearekin aretoa bete arte, eta bost urtetik gorako haurrei gomendatuak.

Astelehena, apirilak 18: “Tina” txontxongiloa Zirkun taldearekin.
Osteguna, apirilak 21: Ipuin kontaketa “Uhartetik etorritako ipuinak”(euskaraz).
Astelehena, apirilak 25: Ipuin kontaketa “Kanoikadak baino ipuin zaratatsuagoak” (euskaraz).
Osteguna, apirilak 28: Ipuin kontaketa “Ipuinez betetako gaztelutxoa” (euskaraz).

Jabier Muguruzak “Encuentros con alma”, artistei egindako elkarrizketa liburua aurkeztu du

Jabier Muguruza eta Jorge Gimenez "Encuentros con alma" liburuaren aurkezpenean

Jabier Muguruzak “Encuentros con alma”, artistei egindako elkarrizketa liburua aurkeztu du gaur eguerdian. Bertan eskarmentu luzeko bederatzi artistei egindako elkarrizketak biltzen ditu: Luz Casal, Bernardo Atxaga, Jaume Sisa, Helena Taberna, Xabier Lete, Pablo Guerrero, Martirio, José Ramón Soroiz eta Kiko Veneno.

Noticias Taldeak Mugurazari bere garaian eskatu zizkion elkarrizketak dira, orain Alberdaniak argitaletxeak Alga bilduman argitaratu dituenak. Aurkezpena Alder Zaharrako liburutegian izan da, bertan egon dira egilea eta Jorge Gimenez, argitaratzailea.

Liburua laister izango duzue eskura Donostia Kulturako liburutegietan.

Liburu Zerbitzuak 2010eko irakurle onenak saritu ditu

Miguel Angel Bascaran, irakurle saritua, Arantza Urkia, Liburutegiko zuzendaria eta Mari Jose Alvarez, Okendoko liburuzaina

Liburutegi Zerbitzuak 2010ean maileguan liburu gehien hartu dituzten irakurleak saritu ditu liburuak erosteko txartel opariarekin. Guztira hogei bazkide izan dira saria jaso dutenak, hamar haur eta hamar heldu. Arantza Urkia zuzendariak, 30 euroko txartela eman dio haur bakoitzari eta 50 eurokoa heldu bakoitzari. Txartel horiekin Donostiako liburudendetan liburuak erosteko aukera ematen zaio saritu bakoitzari.

Hamar haur sarituen izenak dira:
1. Ana Wang Jing Lan
2. Joana Arruabarrena Insausti
3. Naroa Arruabarrena Insausti
4. Telmo Ancisar de la Torre
5. Julen Martín Ruiz
6. Janire Martín Ruiz
7. Jon García Saéz
8. Diego Morgado Pacheco
9. Unai Moreno Santiago
10. Sara Barandiaran Oliveras

Hamar heldu sarituen izenak dira:
11. José Angel Solana Diaz
12. Carlos del Barrio Sanz
13. María del Rocío Torrente Naranjo
14. José Abel Curiel Ortega
15. Miguel Angel Bascaran Aramendi
16. Gabriel Garzarain Garcia
17. Pilar Galan Arnaez
18. Javier Escamilla García
19. José Ignacio Gómez Aizpuru
20. Iñaki Azurmendi Zapiain

Hilabeteko gaian, Japoni buruzko liburu eta DVDak

Alderdi Eder liburutegiak Japonekin elkartasunean, herrialde honi buruzko hautaketa egin du hilabete honetan. Alde batetik, literatura alorrean japoniar idazleen izenburuak jasotzen dira eta bestetik hainbat gaietako liburuak, besteak beste, gastronomia, zinea, historia, artea, lorezaintza, mitologia, etab. Gida osatzeko japoniar zuzendarien eta Japoni buruzko filmen DVDak daude.

Liburutegi Sareko bazkideak edo Donostia Kulturako txartelaren jabeak bazarete aipatutako liburuak maileguan 21 egunetan edukitzeko aukera duzue.

Raul Guerra Garrido idazleak Ernest Lluch Kultur Etxe Liburutegiko Literatur Solasaldian parte hartuko du “La carta” bere liburuaz hitz egiteko

Datorren ostegunean, hilak 14an, eta Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko antolatu den egitarauan, Raul Guerra Garrido idazleak Ernest Lluch Kultur Etxe Liburutegiko literatur solasaldian parte hartuko du “La carta” bere liburuaz hitz egiteko

Aurrekoetan egin ohi den moduan, solasaldiaren gidatzailea Javier Mina izango da eta arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera liburutegiaren kontsulta gelan.

Bestalde, hurrengo solasaldia maiatzaren 12koa, ohiko ordutegia baino ordu t’erdi lehenago hasiko da, arratsaldeko 17:00etan. Bertan Philip Roth idazlearen “Patrimonio” liburua aztertuko da. Ekainan, berriz, aurtengo ikasturteari amaiera emango dion solasaldian Anton Chejov-en “Cuentos imprescindibles” liburuaren txanda etorriko da. Saioa, hilaren 9an izango da, arratsaldeko 18:30etan,.

Azkenik, gogorarazten dizuegu, literatur solasaldietako liburuak Donostiako Udal Liburutegien sarean aurkitu daitezkeela maileguan hartzeko eta solasaldietan parte hartzea doakoa eta irekia dela.

Telefono mugikor erabilien bilketa Liburutegi Nagusiko Haur Sailan

Donostiako Liburutegi Nagusiko Haur Sailak Jane Goodall Institutuak sustatzen duen mugikorrak birziklatzeko “MOVILízate por la selva” kanpainarekin, bat egiten du. Kanpaina honek afrikar ekosistemak babestea du helburu.
Liburutegiak 30 mugikor jasotzen badu txinpantze bat babesteko aukera izango du. Hori horrela bada, txinpantze horren argazkia Liburutegian jarriko da.
Ekimen honekin, Liburutegiak haurren interesa ingurugiroko gaien inguruan piztu egin nahi du. Horretarako, erakusgai jarri dira animali eta naturari buruzko liburu eta Dvdak, bazkideek maileguan etxera eraman ditzaketenak.

Cesare Paveseren “El camarada” liburua Okendo Kultur Etxeko Literatur Hitzorduan

Okendo Kultur Etxean hurrengo apirilaren 7 eta 8an Luisa Etxenikeren eskutik, antolatzen den Literatur hitzordua izeneko ikastaroan, Cesare Paveseren “El camarada” liburua aztertuko da. Eleberri hau faxismoaren etorreran eta aurre egin zien gizartean girotua dago, hain zuzen, Erroma eta Turingo hirietan. Italiako gerra-ondoko eleberri esanguratsuenetakoa da.
Literatur hitzordua gazteleraz izan ohi da eta bertan parte hartu ahal izateko beharrezkoa da aurretik ikastaroan izena emanda izatea. Osteguna, hilak 7ko saioa 18:00tan izango da, eta ostiralekoa berriz, 19:30ean.
Liburua eskura duzue Donostia Kulturako liburutegietan.

Apirilan zehar Ipuinaren orduaren bi saio egingo dira Okendo Kultur Etxean

Cuenta cuentos de Lamiak en Okendo

Ipuin kontaketa Okendon

Apirilan zehar Lamiak taldearen eskutik, Ipuinaren Orduaren bi saio egingo dira Okendo Kultur Etxeko haurtxotekan. Apirilaren 6an, datorren asteazkenean, Itzulipurdika entzuteko ipuinak eta apirilak 13an, berriz, Bukaera amaigabeko ipuinak.

Saioak arratsaldeko 18:00etan izango dira, 3-5 urteko haurrei zuzenduak eta euskaraz.

Bi emanaldi hauek denboraldi honetako azkenak izango dira, baina udazkenean berriro ekingo zaie haurrentzako ipuin kontakizunei.