Donostiarrak Errealarekin: la bandera

1927an Donostiako emakume talde bat, Anbrosia Olaizolaren gidaritzapean, Errealarentzat bandera bat egiteko lanetan hasi zen. Diru bilketa bat egin zuten bertakoen artean eta brodatzaile talde bat osatu zuten, ia urte bete lanean aritu zena. 1928ko abuztuaren 30ean egin zen banderaren aurkezpena, baina tamalez lehenengo bandera hura  galdu egin zen eta argazki hau besterik ez dugu, Oier FanorenEl libro del centenario: 1909-2009liburuan argitaratua eta Donostia Kulturako liburutegietan aurkituko duzuena.

Iruzkin bat utzi

Iruzkin bat bidaltzen duzunean, betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak, zure izena eta zure webgunea argitaratzeko. Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu.