Ikastaroak
2009(e)ko Azaroak 24 DK Liburutegiak Berriak, Dokumentaziogunea, Haur_saila
Liburutegiek antolatzen dituzten zerbitzuez gain, blog honek liburuzainek egiten dituzten ikastaroen berri emango du. Azkenaldi honetako ikastaroen artean, liburutegi kulturaniztuna dugu, Haur Liburutegiak (Fermin Calbeton, 25) Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailarekin batera antolatua, eta azaroan zehar Gasteiz, Donostia eta Bilbon ematen ari dena. Irakaslea Maria Gental da, Terrasako 2. Barrutiko Liburutegiko zuzendaria, inmigrazioan, hiritarren arretan eta bitartekotzan aditua, eta inmigranteen egoera sakonki ezagutzen duena. Donostian egin den ikastaroan parte hartu duten liburuzainek, Terrasako esperientziak ezagutzeko aukera izan dute, gure liburutegietan zalantzarik gabe praktikan jarri ahal izango direnak. Orokorrean ikastaroa oso modu positiboan baloratua izan da, eta ekarpen interesgarri bat izango da liburutegietako eguneroko lanean.
2 ikuzkin
Iruzkin bat utzi
Iruzkin bat bidaltzen duzunean, betiko baimen bat ematen diguzu zure hitzak, zure izena eta zure webgunea argitaratzeko. Administratzaileak iruzkin desegokiak ezabatuko ditu.













Muchas gracias por haberme tratado tan bien. Me sentí muy a gusto dando el curso y fue un placer intercambiar experiencias, ideas, propuestas con las personas que asistieron a la formación. Besos. Maria Gental
[...] Bloc de les biblioteques de Donostia – Bloc de la Donostiako Udal Liburutegien Sarea [...]