Gipuzkoa: 1936-1950. Kronika beltzean (eta zurian)
2010(e)ko Apirilak 16 por DK Liburutegiak en Berriak, Erakusketak
Apirilak 15 – Maiatzak 15. .
LIBURUTEGI NAGUSIA (Alderdi Eder)
Erakusketak, bitarteko grafikoak baliatuz, Gerra Zibilean eta gerraosteko lehenengo urte gogorretan Gipuzkoan bizitako egoera eman nahi du ezagutzera.
Erakusketa honetako argazkiak 1936-1950 aldian izan ziren hartuak eta, horien bidez, gerraren eta gerraostearen beste aurpegi ilun eta ezezagunagoa agertu nahi dugu: Gipuzkoako etorkizuna tamalez baldintzatu zuen historia-gertaera honetako gogoz kontrako milaka protagonistarena.
Adibidez, erakusketan Mirakontxa edo Donostiako Udalaren bonbardaketaren irudiak aurkeztu ditugu, baita hegazkin frankistak Donostiako zeruan hegaz dabiltzala ere, Elkano kaleko Izquierda Republicanaren egoitzaren suntsipena, Falangeren paradak edo gerraren ondorioek txirotutako pertsonen eta pertsona babesgabeen jantokien koadroak.
Erakusketarekin batera, Liburutegi Nagusiak jarritako garaiko egunkari eta dokumentuen aukeraketa bat izango da ikusgai, prentsak une historiko hori nola islatu zuen agerian utziz.
Giza Eskubideen Zinemaldiaren antolakuntzak (Donostiako Udalaren Giza Eskubideen Arloak eta Donostia Kulturak) ekoiztutako erakusketa da. Zuri-beltzezko hogeita hamar bat irudik osatzen dute, gehienean Fototeca Kutxak lagatakoak.











