Atala: Espazioak

Amarauna erakusketa Ernest Lluch Kultur Etxean

Sancho el Sabio, 1950

Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean antolatu den “Amarauna: hauzoa eraikitzen 1960-2010″ erakusketak aurpegia, ahotsa eta kontaketa jarri nahi die Amara eta bere bizilagunei denboran zehar, gaurko eguna arte. Argazkiak, planoak, elkarrizketak, objetuak eta soinuak denon artean gauzatutako auzoaren abentura gerturatzeko bideak dira, baina baita abentura hori ahalbidetu duten guztiei omenaldia egiteko modua.

Erakusketaren inaugurazioa, ostiralean izango da arratsaldeko  19:00tan. Erakusketa ikusgai egongo da maiatzak 14a  arte, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:00etatik 20:30ra eta larunbatetan, berriz, 17:00etatik 21:00ra.

“Corre, corre, Mary, corre” ipuinean oinarritutako patchwork erakusketa Loiola Kultur Etxean

Loiola Kultur Etxean “Corre, corre, Mary, corre” ipuinean oinarritutako patchwork erakusketa dago ikusgai. Eskulanen egileak Errenteriako Xenpelar Udal Tailerreko ikasleek dira eta N.M. Bodecker idazlearen “Corre, corre, Mary, corre” ipuin ezagunean inspiratu dira patchwork lanak egiteko.
Erakusketa zabalik dago eta apirilaren 3aarteegongo da ikusgai, arratsaldeko 16:00etatik 20:30ak arte.

“Irudigile gipuzkoarrak haur eta gazte literaturan” erakusketa Okendo Kultur Etxean

“Irudigile gipuzkoarrak haur eta gazte literaturan” erakusketa burutuko da Okendo Kultur Etxean datorren otsailaren 10etik martxoaren 26a bitartera. Guztira hamaika irudigile gipuzkoarren lanak egongo dira ikusgai bertan : Iñaki Martiarena “Mattin”, Elena Odriozola, Maite Gurrutxaga, Antton Dueso, Aitziber Alonso Pikabea, Iban Barrenetxea, Concetta Probanza, Antton Olariaga, Lorena Martínez, Patxi Peláez eta Jokin Mitxelena.

Irudigile hauen marrazkiak dituzten liburuak eskuragarri dituzue Donostia Kulturako liburutegietan eta informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Okendo Kultur Etxeko liburutegiak gidatxo hau prestatu du.

VII. Komiki Jardunaldien erakusketak

Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXI. Astearen barruan antolatu diren VI. Komiki Jardunaldietan Salvador Larroca (1964) valentziarrari egingo zaio omenaldia, gaur egun munduan diren super-heroien marrazkilari gailenetakoa,   Okendo Kultur Etxean egingo den erakusketarekin.

Euskadi Fantastikoa sailak, Euskal Herriko komikiaren historiari errepaso egiten eta gure autore garrantzitsuenen lanak aurkezten diharduenak, seigarren urtea beteko du oraingo honetan. Aurten bi erakusketa antolatu dira, bata Dani Fano-rena (Donostia, 1968) eta bestea Guillermo Gonzalez-ena (Bilbo, 1971), Alderdi Ederreko liburutegian eta Okendo Kultur Etxean hurrenez hurren. Marrazkilari hauen komikiak eskura izango dituzue Donostia Kulturako liburutegietan.

Azkenik, Principe zinemetan, Isabel Mancebo Balda (Iruña, 1971) marrazkilariaren Miragarriak erakusketa egongo da ikusgai.
Erakusketak gaurtik abenduaren 4ª arte egongo dira ikusgai, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara. Urriak 31 eta azaroak 1ean 10:00etatik 14:00etara.

ATCORE elkartearen IV Argazki Lehiaketaren erakusketa ikusgai Alderdi Eder liburutegian

Hiru sarituak

Lehiaketan saritutako argazkiak

Ostiralean, urriak 1, zabalduko da Alderdi Eder liburutegian ATCORE elkartearen (Euskadiko Bihotz eta Birika gaiso eta transplantatuen elkartea) IV Argazki Lehiaketara aurkeztu diren lan hautatuak. Argazkiak ikusgai egongo dira Liburutegian urriaren 22 arte, ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 20:30era; larunbatetan berriz, 10:00etatik 14:00tara eta 16:30etatik 20:00tara. Hilak 11, astelehenean, ordutegia 10:00etatik 14:00tara eta 16:30etatik 20:00tara izango da.

Sormen performance Lugaritz kultur etxean

Literaktum jaialdiaren programazioarekin batera,  Pierre Vissler antzezleak performance bat egingo du Lugaritz Kultur Etxean datorren ostiralean, maiatzak 28, iluntzeko 20:00ean. Visslerrekin batera, Beñat Achiary kantaria eta Philippe De Ezkurra soinujolea arituko dira. Gabrielle Duplantier eta Bernardo Atxagaren artean eginiko Ikuspegi goxoak erakusketaren interpretazio garaikidea eta poetikoa eskainiko dute. Erakusketa Lugaritz kultur etxean dago ikusgai ekainak 4 arte, sarrera doan.

Kultur etxeko liburutegian gaiaren inguruko aurkezpen bat prestatu da.

Koadernatze Erakusketa 2009-2010 ikasturtea

Aurten ere, Donostia Kulturako Liburutegi Nagusiak erakusketa bat antolatu du Helena Jiménez de Aberasturik koadernatzaileak zuzentzen duen Koadernatze Lantegiko ikasleek egindako lanekin. Ikasturte honetan, bigarrenez, lanak Alderdi Ederreko Liburutegian jarri dira ikusgai. Hartara, liburutegiak oso ordutegi zabala baitu, bisitari gehiagok ikusi ahal izango dute erakusketa.

Koadernaketa lanbide eta arte da, biak batera. Lanbidea, orriak eta koadernotxoa batzeko ofizioaz baliatu behar delako, ondo josita eta lerrotuta gera daitezen zainduz; eta artea, liburuari babestu eta edertuko duen azal egokia jarri behar zaiolako.
Hemen ikusgai jarri dena ikasturtean ikasitakoaren eta egindako lanaren parte bat da: koadernoak, albumak eta liburuak, arreta eta interes handiz landuak denak ere.

Azpimarratu behar da lan horiek egin dituztenak ez direla profesionalak, zaleak baizik, baina, hori bai, liburuak maite dituzte, eta arte-koadernatzearen ildotik dabiltza. Esan bezala, liburu bat ondo egitea eta diseinu erakargarria batu nahi izan dira, hartara Pierre Legrain-en esaldia egia bihurtzeko: “Urrina arrosarentzat zer, huraxe koadernatzea liburuarentzat”.

Orain amaitu den ikasturtean ikerketa-lan bat izan da berritasuna: erabilitako materialak eta erabil litezkeen beste batzuk aztertzen eta haiekin esperimentatzen saiatu gara. Parte bat hemen dago ikusgai, eta, gainera, dena ikusi ahal izango da, sakonago azertetzeko, Helena Jiménez de Aberasturiren web-orrian. Jarduera honen inguruko eztabaidagunea izan nahi luke, eta bertara gonbidatuta daude gai honetan interesa duten guztiak.

Txetxenia: hautsi dezagun isiltasuna

Udaleko Berdintasun eta Lankidetza Ataleko Donostia Entremundos programak antolatu duen argazki erakusketa hau, Alderdi Eder liburutegian dago ikusgai ekainaren 17 arte.

Irudi honetako aita semearen arteko besarkadak, Ipar Osetiako errepublikan gertatu zen Breslango 1. ikastetxearen bahiketa gogorarazten digu. Ikastetxea askatzeko gobernu errusiarrak burutu zuen operazioak 331 hildako eman zituen emaitzatzat, haietarik 186 neskato eta mutikoak ziren.

Ikuspegi goxoak

Literaktum jaialdiaren programazioak Ikuspegi goxoak izeneko erakusketa antolatu du Lugaritz kultur etxean. Ekainak 4 arte, Bernardo Atxagaren poesia eta Gabrielle Duplantierren argazkiak daude ikusgai. Atxagaren poesiak Poemas & híbridos liburukoak dira eta Gabrielle Duplantier argazkilariaren mundu fantasmagorikoaren interpretazio bat proposatzen digute.
Lugaritz liburutegian gaiaren inguruko gida bat prestatu da.
Blog honen eskuinaldeko behe partean, Zuzenean atalean, Katalogoaren kontsulta egin dezakezue, eta Bernardo Atxagaren dokumentuen egoera ezagutzeko aukera duzue.

Hilotzak hobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen

Giza Eskubideen zinemaldiarekinbatera, Okendo Kultur Etxean aste honetan zehar, Aranzadi Zientzia Elkartearen “Hilotzak hobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen” erakusketa dago ikusgai.
Erakusketa osatzeko, gerra zibilaren inguruko gida bat prestatu da, hainbat libururekin, besteak beste, historia, testigantza eta eleberriak. Horretaz gain, hilaren 27an, memoria historikoaren berreskurapenari buruzko hitzaldia izango da, eta 29 eta 30an bi film ikusi ahal izango dira: José Luis Peñafuerteren Los caminos de la memoria izenekoa eta Javier Anguloren, La perdida, hurrenez hurren.