Atala: Musika

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia: informazioa eta dokumentazio historikoa

Gaur inauguratuko da Donostiako 58. Nazioarteko Zinemaldia, 1953tik etengabe ospatzen den jaialdia. Garai hartan donostiar talde batek Zinemaren Nazioarteko Lehen Astea sortu zuen, arrakasta handiarekin eta hurrengo urtean Jaialdirako jauzia ematea erabaki zen. Handik gutxira, 1957an Zinemaldiak A kategoria lortu zuen.

58 urte hauetan Zinemaldiak informazio eta dokumentazio ugari sortu du. Atzo Diego Galanek zuzendu duen Zinemaldiaren historia izeneko dokumentalaren aurre estreinaldia egin zen.

Donostia Kulturako liburutegietan ere Zinemaldiaren inguruko bilduma interesgarriak daude, besteak beste aipagarriak dira: Jose Luis Tuduriren San Sebastián: un festival, una historia (1953-1966) eta Diego Galanek idatzitako Festival Internacional de cine de San Sebastián = 50 urte jardunean : Donostiako Nazioarteko Zinemaldia. Bestalde, Alderdi Eder liburutegian kontsulta daitezkeen Donostiako egunkarietan Zinemaldiaren egunerokotasunaren jarraipena egiteko aukera ematen da.

Azkenik, hilabete honetan Zinemaren inguruan hainbat liburu eta diska zerrenda prestatu dira: alde batetik  literatura beltza eta zinea eta bestetik, musika eta zinea Aipatutako argitalpenak Donostia Kulturako liburutegietan dituzue eskura.

Jazzaldia

Donostiako Jazzaldia dela eta, datozen egunetan hiria musikaz beteko da. Alderdi Ederreko Liburutegi Nagusian ere jazz musikari gune berezi bat eman nahi izan diogu eta zerrenda batean jazzeko lan garrantzitsu batzuk bildu ditugu.

Kontzertua Lugaritz Liburutegian

Ostiralean, martxoak 26-an, 19:00-etan, Antiguako Lugaritz liburutegian kontzertua eskainiko dute Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolako Ganbara Talde Ikasleek.

“Van der Chirris” laukotea arituko da, Emilio Chirivella irakaslearen zuzendaritzapean, eta, besteak beste, Vivaldi, Mozart, Parfrey eta Stalling-en lanak joko dituzte.

Iazko urrian ere ederto aritu ziren liburutegian, Liburutegien nazioarteko eguna zela eta, eta antolatzaileok berriro ere kontzertu bat antolatzeko konpromezua hartu genuen. Beraz, hauxe duzue Lugaritzen zuzeneko musikaz gozatzeko bigarren aukera.

Eta, etortzerik ez duenak Vivaldi, Mozart edota Chirivella irakaslearen lana gozatzeko aukera ere badu liburutegi sarearen fonoteketan.

Musika eta Dantza Eskolako liburutegia

Egiako Hirutxulo plazan Musika eta Dantza Eskolako liburutegia duzue, Donostia Kulturako Liburutegi sarean integratu dagoen zerbitzua. Bertan musika eta dantzari buruzko informazio eta kontsulta eskaintzen zaigu, bereziki interesgarria eskolako lanak egiteko. Horretaz gain, musika eta dantzari buruzko beka, lanpostu, ikastaro eta lehiaketen berri ematen da. Baditu internet gunea, fonoteka, hemeroteka, partituren kontsulta, erreprografia eta wifi zerbitzuak.

Liburutegiak 10.000 dokumentu inguru eskaintzen ditu, gehienak Cdak eta  DVDak, musika mota guztietakoak, etxera maileguan eraman daitezkenak.

Musika eta Dantza Eskolako liburutegira joan nahi baduzue, 9, 17 edo 24 bus lineak hartzea gomendatzen dizugu. Etorri bisita egitera!

Informazio gehiagorako http://www.donostiaeskola.org

La Oreja de Van Gogh

La Oreja de Van Gogh musika taldeak 2010eko Urrezko Danborra jasoko du bihar,  Donostiaren izena harrotasunez zabaltzeagatik Espainian eta munduan bisitatu dituzten hirietan barrena.

Udal liburutegietan talde honen diskografiaren aukera zabala duzue,  A las cinco en el Astoria, Lo que te conté mientras te hacías la dormida, Guapa eta El viaje de Copperpot. Aipatutako grabazioak liburutegietan bertan entzuteko aukera edo etxera maileguan eramateko aukera duzue.

Partitura digitalak

Udal Liburutegiaren digitalizazio proiektua gaur arte egunkarien bildumara mugatua egon da, baina hemendik aurrera eduki berrietara zabalduko da: bertako bildumako partiturak.

Dagoeneko bi donostiar ospetsuren partiturak digitalizatu dira: Raimundo Sarriegi (1838-1913), Donostiako Martxaren sortzailea, eta Eusebio Basurko (1856-1921), Udal Txistulari Bandaren zuzendaria izandakoa.

Jatorrizko partituretara jo ezazu, danborrada eta inauterietako doinuak interpretatzeko.

Carnaval en San Sebastián

Belengo portalian

 
Belengo portalianGabon jaiak antolatzen ari bazarete, liburutegietan laguntza handia izango duzue: besteak beste, jaiotzak egiteko orientabide liburuak, gabon kantak biltzen dituzten diskak, oporraldirako irakurketak, sukaldaritzan aritzeko errezetak, bidaia-gidak, pelikulak, haurrentzako ipuinak…, etab. aurkitzeko aukera duzue.
 
Guztien artean disko baten aipamena egin nahi dizuegu, Belengo portalian izenekoa, Donostiako Mariaren Bihotza abesbatzak eta Udalaren Txistulari Taldeak sortutakoa, abesti ezagun eta ez hain ezagun biltzen dituena: Belengo portalian, Haurtxo maite, Olentzero, Raimundo Sarriegiren Zortziko para Nochebuena, Entzun Meltxor!, …

Mikel Laboa

Mikel LaboaOmenaldi hunkigarria jaso zuen atzo Mikel  Laboa kantari donostiarrak Victoria Eugenia antzokian eskaini zitzaion ikuskizunean. Bere heriotzaren urteurrenean, Marisol Bastida alargunak Donostiako Udalaren Urrezko Domina postumoa jaso zuen alkatearen eskutik, eta jakinarazi zuen kantariaren izena emango zaiola Cristina Enea parkea eta Urumea ibaialdearen arteko zubiari.

Bestalde, Loiola, Antigua eta Alderdi Ederreko liburutegietan, eskuragarri dago ETBk egunotan eskainiko duen Mikel Laboa 1934-2008 dokumentala. Mikel Laboa emaztearekin batera hasi zen dokumentala prestatzen, baina bere heriotzaren ondorioz bukatzeke gelditu zen eta alargunak amaitu zuen ekoizpena. Ikusentzunezkoaren lehen zatian Loiola irratiak Laboari 1978an egin zion elkarrizketa jasotzen da. Bigarren zatian, berriz, bere ingurukoen iritziak: Koldobika Jauregi, Iñaki Salvador, Josetxo Silguero, Ruper Ordorika, Xabier Montoia, Anari, Francesc Pi de la Serra, Raimon, Lluis Llach eta Karlos Osinaga. Dokumentalean Mikel Laboaren bizitzako hainbat pasarte eta abesti biltzen dira. Azkenik, DVDarekin batera argitaratu den CDan ihaz Gipuzkoako Foru Aldundian Urrezko Dominaren ekitaldia entzun daiteke.