Loiolan gaikako solasaldian gizon-emakumeen arteko harremanak landuko dira
Ostegunean, hilak 14 iluntzeko 19:00tan, Loiola Kultur Etxean hilabete honetako solasaldia izango da, “Gizon-emakumeak: irudi berri zaharrak” gaiaren inguruan. Ibon de la Cruz adituak gidatua Rauda Jamis-en Frida Kahlo, Isadora Duncan: Mi vida, de Wilhelm Reich-en Pasión de juventud: una autobiografía. 1897-1922, Michael Prawdin-en Rasputín y el ocaso de un imperio liburuak irakurtzea gomendatzen da eta jarraian aipatzen diren DVDak ikustea: La verdad sobre perros y gatos, Crueldad intolerable y A los que aman.
Berriro ere gogorarazten dizuegu Udal Liburutegien Sareko bazkide bazarete edo Donostia Kulturako txartelaren jabe, literatur solasaldietarako hautatzen diren liburuak eta DVDak maileguan eskatzeko aukera duzuela.















