2009(e)ko Azaroak 2 por DK Liburutegiak en Bildumak, Komikia

Dani Fanok egindako irudia
Donostiako Udal Liburutegi Nagusiak 10 urte bete ditu Alderdi Ederreko egoitzan, eta, hori ospatzeko bi jarduera antolatu dira komiaren inguruan, Komik 10 gidaren argitalpena eta komikiteka bat sortu da, Dani Fano donostiar ilustratzailearen horma-irudi batez apaindua, gidaren azalean errepikatzen dena.
Komiki bildumari dagokionez, kopuruan handitu eta sailkapena berrantolatu da, jatorriaren arabera berrantolatu ere: komiki europarra, amerikarra eta japoniarra edo manga. Sail horietako bakoitzari kolore bat dagokio. Atala osatzeko, zinera eraman diren komikien DVDen bilduma bat, argitalpenak, komikiari buruzko azterketak eta aldizkako zenbait argitalpen daude.
Liburutegi Zerbitzuaren ibilbidearen lehen urtea da hau. Hemendik aurrera, Liburutegi Zerbitzuan berrikuntza gehiago izango dira, eta urtero gida bat egitea da asmoa, komiki mota guztiak jasoko dituena. Irakurtzen jarraitu