Atala: Bertako Bilduma

Amarako feriak

Betidanik ezagutu ditugu feriak gure herriko jaietan, eta noski Donostiako Aste Nagusian. Ondoko argazki honetan 50eko hamarkadan Amara auzoko, Ehunurteurrenaren plaza inguruan kokatzen ziren feriak azaltzen dira.

Blog honen eskuinaldeko zutabearen beheko aldean Flickr irakurriko duzue, eta bertan Amarako argazkiak daude ikusgai. Bide batez donostiarrak animatu nahi zaituztegu, Amara auzoko argazkiak badituzue, Ernest Lluch Kultur Etxeko (Anoeta estadioaren ondoan) Liburutegira eramateko, guztion eskura jarri ahal izan ditzagun. Modu horretan Amarako argazkien sarea sortzeko aukera izango dugu eta gure memoria historikoa berreskuratzeari lagunduko diogu.

Aste Nagusia: Salbearen ospakizuna

1909ko Novedades aldizkariko argazkian, abuztuaren 14ko Salbearen irudia azaltzen zaigu, hain zuzen, Donostiako Aste Nagusiaren ohiko ekitaldia.
Internet bidez ikusgai dauden Donostiako egunkari digitalizatuetan eta udal liburutegietako hainbat liburuetan jaien inguruko informazio zehatza aurkituko duzu. Bi liburu gomendatzen dizkizugu: Javier Sadaren 125 agostos en la historia de San Sebastián eta San Sebastián : historia y anécdota de sus fiestas populares y conmemorativas hasta el año 1925 Fermín Múñoz Echabegurenek idatzia.

Loiolako San Inazioren ospakizuna

Uztailak 31n Loiolako San Inazioren jaia ospatzen da, Gipuzkoa eta Bizkaiako zaindaria. 1910eko Novedades aldizkariko irudi honetan, Azpeitia eta Loiolako basilika agertzen zaizkigu. Gaur egun Azpeitin eta Loiolan jai handiak egiten dira eta egun honetan San Inazioren martxa abesteko ohitura dago.
San Inazioren bizitza, bere jaiotetxea, Loiolako basilika, edo beste hainbat gaietan interesatua bazaude, zatoz Donostia Kulturako liburutegietara, bertan liburu eta informazio interesgarriak aurkituko dituzu.

!Zorionak azpeitiarrei eta Loiola auzoko donostiarrei!

Donostiarrak Errealarekin: Jokalariak

1911an Jose Berraondo, argazkian, ekipo kapitaina zen (Novedadesaldizkaria, 96.zkia, 1911ko apirilaren 23an)
Argazki hau 1911ko Espainiako Txapelketarekin batera argitaratu zen. Bilbon ospatu zen eta Bilboko Athletic taldeak irabazi zuen.
1910-1911 urtetan Errealeko jokalariak izan ziren: Berraondo, Anechino, Pepe Gaytán, Ignacio Urbina, Emilio Sena,  Leturia, Echeverría, Machinbarrena, Urbina, Gregorio Sena, Arrillaga, Poto Sena eta Juanito Zabala.
Informazio gehiago Donostia Bildumako bi liburutan: Txuri Urdin:  Historia de la Real Sociedad eta  El libro del Centenario: Real Sociedad 1909-2009.

Donostiarrak Errealarekin: Txapeldunak 1909an

Real_ Campeonato de España 1909Errealak irabazitako txapelketen artean 1909ko Espainiako Txapelketa  dugu. Urte hartan Club Ciclista San Sebastián izenarekin jokatu zuten.
Donostiako taldeak  Españoli  irabazi zion partidua Madrilen (3-1). Partiduko golegileak,  Sena, Simmons eta McGuiness izan ziren, azken hau zaleen lehenengo idoloetako bat izan zen. Argazki honetan txapeldunak ditugu,1909ko apirilaren 11ko partidua irabazi ondoren.
Informazio gehiago Txuri Urdin: historia de la Real Sociedad de futbol liburuan.

Donostiarrak Errealarekin : taldearen fundazioa

Sáenz AlonsoSociedad de Futbol izeneko taldea 1909ko irailaren 7an sortu zen, Adolfo Sáenz Alonsoren (1875 Portugalete –1964 Donostia) eskutik. Errealaren lehenengo lehendakaria izateaz gain Oñatiko Unibertsitateko katedraduna izan zen 1903an zentrua itxi zen arte. Ondoren Donostian notario lanetan jarraitu zuen eta Mundo Sportivo egunkariaren editorea izan zen.
1910eko otsailaren 11an Alfonso XIII. erregeak Real titulua eman zion taldeari.
Informazio gehiago jarraian aipatzen diren Tokiko Bildumako liburuetan:Txuri Urdin: Historia de la Real Sociedad eta El libro del centenario: 1909-2009.

Donostiarrak Errealarekin

Donostia Kulturako Liburutegiek Erreala zoriondu nahi dugu Lehen Mailara igotzeagatik, eta horretaz gain  aspaldiko argitalpenetan irakurri dugun informazio historikoa eskaini nahi dizuegu.

Taldearen sortzailea  Aldolfo Sáenz Alonso izan zen orain dela 101 urte, eta Novedades aldizkarian 1911ko argazki bat aurkitu dugu, Bilboko Athletic taldearen aurkako partidu jokatu zenekoa.

Errealaren ezkutuaren diseinatzaileak Sena anaiak izan ziren, eta koroa Alfonso XIII Erregeak 1910ean Real Sociedad titulua eman zion garaikoa da. Errealaren ereserki ospetsuena, Txuri urdin izenekoa, hirurogeitamarreko hamarkadan  sortu zuen Rikardo Sabadie musikalariak.
Informazio gehiago tokiko bildumaren bi liburu hauetan: Txuri Urdin: Historia de la Real Sociedad eta El libro del centenario: 1909-2009.

Kirolari tolosarrak: 100 urte

kirolari tolosarrakIrudi hau orain dela 100 urte argitaratu zen Novedades aldizkarian. Kirolari tolosarrak dira, Edurne Pasabanen aurrekoak.
Novedades aldizkariak Sky Talde Tolosarrari buruzko artikulu bat argitaratu zuen (32. zkia., 1910eko urtarrila).
Tokiko aldizkari ilustratu honek, orain digitalizazio prozesuan, XX.mende hasieran Euskal Herriko argazkigintza eta argazkilarien ikerketarako material ugari eskeintzen du.  Aurten eskuragarri egongo da hemeroteka digitalean.
Edurne Pasabanen biografiaedo berari buruzko prentsa dossier bat osatu nahi baduzu etorri liburutegira. Zorionak Edurne !

Fermin Muñoz idazlearen azken liburuaren aurkezpena

Gaur goizean aurkeztu da Udal Liburutegi zaharrean Fermin Muñoz idazlearen San Sebastián: historia y anécdota de sus fiestas conmemorativas hasta el año 1925, liburua. Donostian jaioa 1922an, gaztetan administrazio eta arte arloko ikasketak egin zituen, eta urte askotan banketxe batean lan egin izan du. Erretiroa hartu ondoren historia arloko ikerketak egiten hasi zen, bereziki Donostia XIX. mende bukaera eta XX. mende hasiera: harresien suntsipena, hiriaren zabalguneak, Urgull, Ulia, Urumea ibaia, Donostiako eleizak… eta beste hainbat gai. Gaur egun 21 liburu ditu argitaratuak eta bizpahiru argitaratzeko zain.  Donostia Kulturako liburutegietan kontsulta eta mailegurako dude Muñoz-en argitalpenak.

San Sebastián: historia y anécdota de sus fiestas izeneko liburuan, hiriko jaiak aztertzen ditu, adibidez San Juan eguna, zezensuzkoa, sokamuturra, entzierroa, idi apustuak, idi probak, iñauteria, euskal jaiak, Urumea ibaiko irteerak, etab.

Liburua hau bertako histoariarentzat ekarpena interesgarria da, eta aldi berean jai giro atsegina aldarrikatzen du.

Raimundo Sarriegiren heriotzaren urteurrena

Sarriegi erretratua1913ko apirilaren bukaeran, hilak 23an,  Raimundo Sarriegi, donostiar musikalari ospetsua hil zen.

Santa Maria elizan egin zen hileta-elizkizunean Donostiako Orfeoiak Lorenzo Perosiren meza abestu zuen.
Informazio gehiagorako hemeroteka digitalean kontsultatu urte hartako apirilaren 26ko El Correo del Norte eta La Constancia egunkariak.
Sarriegiren partitura digitalizatuak ere kontsultatu daitezke.