Amarauna erakusketa Ernest Lluch Kultur Etxean
2011(e)ko Martxoak 24 por DK Liburutegiak en Berriak, Bertako Bilduma, Erakusketak
Amarako Ernest Lluch Kultur Etxean antolatu den “Amarauna: hauzoa eraikitzen 1960-2010″ erakusketak aurpegia, ahotsa eta kontaketa jarri nahi die Amara eta bere bizilagunei denboran zehar, gaurko eguna arte. Argazkiak, planoak, elkarrizketak, objetuak eta soinuak denon artean gauzatutako auzoaren abentura gerturatzeko bideak dira, baina baita abentura hori ahalbidetu duten guztiei omenaldia egiteko modua.
Erakusketaren inaugurazioa, ostiralean izango da arratsaldeko 19:00tan. Erakusketa ikusgai egongo da maiatzak 14a arte, astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:00etatik 20:30ra eta larunbatetan, berriz, 17:00etatik 21:00ra.




Rafael Aguirre Franco












